28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L O D O S A

Trafikoko Legearen kontrako arau-hausteen zerrenda (Ebazpenak)

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen kontrako arau-hausteengatik Alkatetza honek emandako ebazpenak, beheko zerrendan ageri direnak, ezin jakinarazi izan direnez, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen da, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikatzekoak diren gainerakoetan xedatutakoarekin bat etorriz:

Jabea: María Pilar Aristu Remón. Matrikula: NA-7226-BD. Tokia: Ancha. Eguna: 2002ko otsailaren 1a. Ordua: 9:30. Zenbatekoa: 60,10 euro. Arau-haustea: ZEO 154.1. Espedientea: 8/02.

Jabea: Inmaculada Hernaiz Martínez. Matrikula: BI-7082-CV. Tokia: Ancha. Eguna: 2002ko abenduaren 8a. Ordua: 20:15. Zenbatekoa: 60,10 euro. Arau-haustea: ZEO 154.1. Espedientea: 10/02.

Jabea: Luis M. Bustamante Torroba. Matrikula: LO-2972-S. Tokia: Chapalangarra plaza. Eguna: 2002ko urtarrilaren 9a. Ordua: 15:30. Zenbatekoa: 60,10 euro. Arau-haustea: ZEO 154.1. Espedientea: 17/02.

Jabea: Plástico Industriales Inderplast. Matrikula: 4694-BNM. Tokia: Ancha. Eguna: 2002ko urtarrilaren 17a. Ordua: 14:15. Zenbatekoa: 300,51 euro. Arau-haustea: BSL 72. Espedientea: 19/02.

Jabea: Miguel Benito Urbiola. Matrikula: NA-8510-AY. Tokia: Ancha. Eguna: 2002ko urtarrilaren 7a. Ordua: 19:45. Zenbatekoa: 60,10 euro. Arau-haustea: ZEO 154.1. Espedientea: 23/02.

Isuna, irmo egin eta ondoko hamabortz egun balioduneko epearen barnean ordaindu beharko da. Epe horretan ordaintzen ez bada premiamendu prozeduraren bidez ordainaraziko da.

Zehapen horien kontra, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik aurrera, errekurtso hauetako bat jar daiteke hautara:

1._Hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua (azaroaren 25eko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuena).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtso hori ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz paratu.

2._Hilabeteko epean, jakinarazten denetik aitzina, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi bitartean, ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

3._Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).

Lodosan, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita hamarrean. Alkate udalburua, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: A0301150