28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

E D I K T U A

Irekitako espediente hauen zehapen ebazpenak jakinarazi ahal izan ez direnez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta salatuak bizi diren herriko Udalaren ediktuen oholean.

Zehatuaren izen-deiturak: Pedro López Preciado (N.A.N. 44625223). Zehapenaren data: RMA 02-ABE-23 (6/MA) Arau-haustearen arrazoia: 40/1334/02 espedientea. Arriskutsua izan daitekeen zakurra lotu gabe eta muturrekorik gabe eramatea. Isunaren zenbatekoa: 450 euro. Arau urratuak: 13.2.d artikulua, 50/1999 Foru Legea.

Zehatuaren izen-deiturak: Eduardo Narro Szalay (N.A.N.: 33423343). Zehapenaren data: RMA 02-ABE-23 (4/MA) Arau-haustearen arrazoia: 40/1575/02 espedientea. Etxebizitzatik heldu den asotsa. Isunaren zenbatekoa: 120 euro. Arau urratuak: 24. artikulua, 135/1989 Foru Dekretua.

Zehatuaren izen-deiturak: Luis García Montoya (N.A.N.: 33438408). Zehapenaren data: RMA 02-ABE-23 (2/MA) Arau-haustearen arrazoia: 40/1550/02 espedientea. Etxebizitzatik heldu den asotsa. Isunaren zenbatekoa: 60 euro. Arau urratuak: 24. artikulua, 135/1989 Foru Dekretua.

Zehatuaren izen-deiturak: José Iparraguirre Aramburu (N.A.N.: 72703077 Zehapenaren data: RMA 02-ABE-23 (5/MA) Arau-haustearen arrazoia: 40/1634/02 espedientea. Etxebizitzatik heldu den asotsa. Isunaren zenbatekoa: 120 euro. Arau urratuak: 24. artikulua, 135/1989 Foru Dekretua.

Zehatuaren izen-deiturak: José Martín Fernández (N.A.N.: 47458790). Zehapenaren data: RMA 03-URR-9 (9/MA) Arau-haustearen arrazoia: 40/1670/02 espedientea. Etxebizitzatik heldu den asotsa. Isunaren zenbatekoa: 60 euro. Arau urratuak: 24. artikulua, 135/1989 Foru Dekretua.

Ebazpenaren aurka errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau jakinarazten denetik aitzina.

Halaber, aditzera ematen da espedientea interesatuen eskura dagoela Ingurugiro eta Osasun Alorreko bulegoetan (San Saturnino karrika, 2) eta hantxe aztertzen ahalko dutela, lanegunetan, 8:00etatik 14:00etara.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita hamarrean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0301148