28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U H A R T E

Ebazpen proposamenen jakinarazpena

Ondoko zerrendako zehapen espedienteetan egin diren ebazpen proposamenak, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea hausteagatik eginak, jakinarazi ahal izan ez direnez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta salatuak bizi diren herriko Udalaren iragarki oholean.

Espedientea: 359/02. Jabea: Echarri González Fernando. Matrikula: NA-7487-BC. Arau-haustearen tokia: Portal karrika, 14. Eguna: 2002-4-30. Ordua: 9,36. Zenbatekoa: 35 euro. Arau-haustea: BSL 39.2, ZEO 94.2.

Frogatutzat jotzen diren egintzak, dakarten arau-haustea, kalifikazioa, erantzulea eta proposatzen den zehapena, ebazpen proposamen honen atzealdeko laukitxoetan agertzen dira, hurrenez hurren idazkun hauek dituztela: "salatutako egintza", "hautsiriko agindua", "kalifikazioa", "salatua" eta "zenbatekoa".

Alegazioak aurkezturik edo eskatutako frogak eginik ere, ez du baliorik galdu egindako arau-hausteak. Ondorioz, ez dira aintzat hartu.

Otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuaren 13. artikuluan xedatutakoari jarraituz, salatuak 15 egun balioduneko epea izanen du, ebazpen proposamen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, bidezko juzgatzen duen guztia alegatzeko eta egokitzat jotzen dituen agiriak aurkezteko, eta hori guztia egin beharko du Udalaren erregistro orokorraren bitartez edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako bideren batez baliatuz.

Halaber, aditzera ematen zaio espedientea Udaleko bulegoetan dagoela bere eskura, 8:00etatik 14:00etara. Egun baliodunetan han aztertzen ahalko du, baita espedienteko agirietatik nahi dituen kopiak eskatu ere.

Espedientearen instruktorea.

Uharten, bi mila eta hiruko urtarrilaren zortzian. Alkatea, José Iriguíbel López.

Iragarkiaren kodea: A0300324