28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U H A R T E

Zehapena jakinaraztea

Trafikoari, Bide Segurtasunari eta Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari buruzko Legea hausteagatik Alkatetza honek ezarritako zehapenak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinarazi ahal izan ez direnez, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Espedientea: 409/02. Jabea: Ahechu Agarraberes Simón. Matrikula: NA-9670-AF. Arau-haustearen tokia: Pérez Goyena karrika, 4. Eguna: 2002-7-9. Ordua: 10.30. Zenbatekoa: 35 euro. Arau-haustea: BSL 39.2, ZEO 91.2.

Espedientea: 402/02. Jabea: Rípodas Jugo Gabriel José. Matrikula: 7518-AX. Arau-haustearen tokia: Zubiarte karrika, 35. Eguna: 2002-8-18. Ordua: 21,35. Zenbatekoa: 35 euro. Arau-haustea: BSL 38.3, 91.2m.

Espedientea: 509/02. Jabea: Echeverría Ciriza Carlos Alfonso. Matrikula: NA-5426-AC. Arau-haustearen tokia: Virgen Blanca karrika, 5. Eguna: 2002-9-2. Ordua: 14,45. Zenbatekoa: 40 euro. Arau-haustea: BSL 38.3, ZEO 91.2.

Isuna, irmo egin eta ondoko 15 egun balioduneko epean ordaindu beharko da. Epe hori iraganik isuna ordaindu ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da.

Zehapen horiek ezartzearen kontra errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahalko da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, orobat ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Uharten, bi mila eta hiruko urtarrilaren zortzian. Alkatea, José Iriguíbel López.

Iragarkiaren kodea: A0300323