28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A N G U R E N

Zehapena jakinaraztea

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea hausteagatik Alkatetzak ezarritako zehapenak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinarazi ahal izan ez direnez, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Espedientea: 2002/188. Jabea: Desarrollos Electrónicos Industriales IED, S.L. Matrikula: NA-1077-AK. Tokia: Anaitasuna, z.g., Mutiloagoitin. Data: 2002ko irailaren 20a. Ordua: 13:00. Zenbatekoa: 300,51 euro. BSL: 72.3.

Espedientea: 2002/189. Jabea: Eman, S.A. Industrias Gráficas. Matrikula: 6640-BFV. Tokia: A kalea, 64 zenbakia, Mutiloabeitiko industrialdean. Data: 2002ko irailaren 20a. Ordua: 12:57. Zenbatekoa: 300,51 euro. BSL: 72.3.

Espedientea: 202/199. Jabea: Transeguía, S.A. Matrikula: 1803-BBY. Tokia: Talluntxe II industrialdea, Taxoaren. Data: 2002ko irailaren 27a. Ordua: 20:49. Zenbatekoa: 300,51 euro. BSL: 72.3.

Isuna, irmo egin eta ondoko hamabortz egun balioduneko epearen barrenean ordaindu beharko da. Epe hori iraganik isuna ordaindu ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da.

Zehapen horiek ezartzearen kontra errekurtso hauetakoren bat para daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bertzenaz,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Arangurenen, bi mila eta hiruko urtarrilaren bederatzian. Alkate udalburua, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: A0300230