28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

E D I K T U A

Irekitako espediente hauetako zehapen ebazpenak jakinarazi ahal izan ez direnez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta salatuak bizi diren herriko Udalaren ediktuen oholean.

Zehatuaren izen-deiturak: Ignacio Orísoain Boet (NAN: 33441856). Zehapenaren data: RAL 02-11-12 (11/MA). Arau-haustearen arrazoia: 40/2236/01 espedientea. Africa tabernatik datozen zaratak. Isunaren zenbatekoa: 1.202 euro. Arau urratuak: 32/1990 Foru Dekretuaren 39 eta 38.c artikuluak.

Zehatuaren izen-deiturak: Ignacio Orísoain Boet (NAN: 33441856). Zehapenaren data: RAL 02-11-12 (12/MA). Arau-haustearen arrazoia: 40/2347/01 espedientea. Africa tabernatik datozen zaratak. Isunaren zenbatekoa: 1.202 euro. Arau urratuak: 32/1990 Foru Dekretuaren 39 eta 38.c artikuluak.

Ebazpen horren aurka errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau jakinarazten denetik aitzina.

Halaber, aditzera ematen da espedientea interesatuen eskura dagoela Ingurugiro eta Osasun Alorreko bulegoetan (San Saturnino karrika, 2) eta hantxe aztertzen ahalko dutela, lanegunetan, 8:00etatik 14:00etara.

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hogeita hamaikan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0300112