28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

E D I K T U A

Ondotik zehazten diren zehapen espedienteei hasiera eman zaiela jakinarazi ahal izan ez denez, Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoari jarraituz, argitara ematen da ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta salatuak bizi diren herriko Udalaren iragarki oholean.

Salatua: Isidro Rodríguez Carmona jauna (NAN: 33442484). Ebazpenaren data: 2002ko urriaren 9a (5/MA). Ustezko arau-haustearen arrazoia: 40/1548/02 espedientea. Arriskugaria gerta daitekeen zakurra aske ibiltzea. Isunaren zenbatekoa: 300,52 euro. Arau urratuak: 50/1999 Legearen 13.2.d artikulua.

Salatua: Iñigo Fernández Chando jauna (NAN: 72706660). Ebazpenaren data: 2002ko azaroaren 21a (9/MA). Ustezko arau-haustearen arrazoia: 40/1920/02 espedientea. Zakurra aske. Isunaren zenbatekoa: 90,00 euro. Arau urratuak: 7/1994 Foru Legearen 24.2.h artikulua.

Salatua: Santiago Gil Ruiz jauna (NAN: 72700400). Ebazpenaren data: 2002ko azaroaren 21a (10/MA). Ustezko arau-haustearen arrazoia: 40/1923/02 espedientea. Arriskugarri gerta daitekeen zakurra muturrekorik gabe ibiltzea. Isunaren zenbatekoa: 300,51 euro. Arau urratuak: 50/1999 Legearen 13.2.d artikulua.

Salatua: David Torrado Mandado jauna (NAN: 44622476). Ebazpenaren data: 2002ko azaroaren 21a (14/MA). Ustezko arau-haustearen arrazoia: 40/2010/02 espedientea. Zakurra solte. Isunaren zenbatekoa: 90,00 euro. Arau urratuak: 7/1994 Foru Legearen 24.2.h artikulua.

Hamabost egun baliodunean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, espedientatuak alegazioak nahiz frogak proposatu eta agiriak nahiz argibideak aurkeztu ahalko ditu, betiere idatziz, Iruñeko Udalaren erregistro orokorrean, edota azaroaren 26ko 30/92 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako tokietako batean.

Halaber, aditzera ematen da espedientea interesatuen eskura dagoela Ingurugiro eta Osasun Alorreko bulegoetan (San Saturnino karrika, 2) eta hantxe aztertzen ahalko dutela, lanegunetan, 8:00etatik 14:00etara.

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hogeita hamaikan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0300111