28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O B E I T I

Lehiaketa publikoa, kaleak garbitzeko makina xurgatzailea erosteko

Berriobeitiko Udalak, 2003ko otsailaren 13an egin osoko bilkura arruntean, kaleak garbitzeko makina xurgatzailea erosteko klausula administratiboen plegua onetsi zuen.

1._Adjudikatzeko prozedura: prozedura irekia eta lehiaketa bidez.

2._Pleguaren xedea: kaleak garbitzeko makina xurgatzailea erostea.

3._Hasierako prezioa, gehienez ere: 90.432 euro (BEZa barne).

4._Behin-behineko bermea: 1.808,64 euro (hasierako prezioaren % 2).

5._Eskaintzen aurkezpena: Berriobeitiko Udaleko erregistro orokorrean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita seigarren egun naturaleko eguerdiko ordu biak arte.

6._Proposamenak irekitzea: eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hamargarren egun baliodunean, eguerdiko ordu bietan.

7._Klausula administratiboen plegua: Berriobeitiko Udaleko bulegoetan jaso ahalko da, astelehenetik ostiralera, goizeko bederatzietatik eguerdiko ordu biak arte.

Honako honetan ere kontsultatu ahalko da: Infolocal Zerbitzua, 012. Erreferentzia: Berriobeitiko Udaleko kaleak garbitzeko makinaren erosketa.

Berriobeitin, bi mila eta hiruko otsailaren hamazazpian. Alkatea, José Larrañeta Ilundáin.

Iragarkiaren kodea: A0301897