28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A S A B U R U A

Udal Planeko aldaketa hasiera batez onetsita

Basaburuko Udalak, 2003ko otsailaren 12an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

1. Hasiera batez onestea, hiru boz kontra eta lau alde izanik, hau da, Udalbatzako kideen erabateko gehiengoarekin, Udal Planeko aldaketa, Udal honek berak sustatua. Hona hemen:

_5. poligonoko dotazioetarako 23. lurzatia eta 18.aren zati bat aldatzea, biak handituz eta sistema orokor gisa proposatuz

_Jauntsarasko 5. poligonoko 87. lurzatia aldatzea, Jauntsarasko unitate asistematiko gisa sailkatuz.

_Eraikuntzako arauetako 101. artikulua aldatzea, Berueteko Kontzejuaren mugaperako.

Espedientea ikusgai egonen da Udaleko bulegoetan hilabetez, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Basaburuan, bi mila eta hiruko otsailaren hamazazpian. Alkatea, Juan Benito Alberro.

Iragarkiaren kodea: A0301896