28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A S A B U R U A

Xehetasun azterlana hasiera batez onetsita

Basaburuko Udalak, 2003ko otsailaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Erbitiko (Basaburua) 7. poligonoko 7. lurzatiaren xehetasun azterlana, Jesús Gaspar Oscoz Oricáin jaunak sustatua eta César Garciarena Otano arkitektoak prestatua. Azterlan horrekin bertan eginen den eraikuntza zehaztu nahi da.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legearen 119. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Basaburuan, bi mila eta hiruko otsailaren hamalauan. Alkate udalburua, J. Benito Alberro Goñi.

Iragarkiaren kodea: A0301895