28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Deialdia, Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako Ikasleen Guraso-elkarteei diru-laguntzak emateko, 2002-2003ko ikasturtean

Deialdiaren xedea.

Iruñeko Udalak Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako Ikasleen Guraso-elkarteei beraien jarduerak garatzeko eman ohi dien laguntza arautzea, baldin eta jarduera horiek, elkartea zein ikastetxetakoa izan, ikastetxe horretako ikasleen gurasoendako antolatzen baditu, 2002-2003ko ikasturtean.

Eskabideak aurkezteko tokia eta epea.

Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean (Merkatuko kalea, 7 eta 9), 2003ko ekainaren 20ko 14:30era arte, ikasturte osoan barna egindako jardueretarako.

Argibide gehiago jasotzeko.

Hezkuntza, Gazteria eta Kirol Alorrean (Zapateria, 40-2. solairua), Zuzeneko Kudeaketa Zerbitzuetako Bulegoan eta Hiritarrendako Laguntza Zerbitzuan (SAC).

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hamaikan. Alkate udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0301894