28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

EBAZPENA, 2002ko abenduaren 17koa, Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak emana, Barne Ministerioko SAID21 datu baseari lotzeko behar den hardware eta software ekipoa erosi eta Nafarroako Foruzaingoaren bulegoetan paratzeko kontratazio espedientea onesten duena, publizitaterik eta lehiarik gabeko prozedura negoziatuaren bidez, eta "Marubeni Europe plc." enpresari esleitzen diona.

Indarra duen legerian xedaturikoari jarraikiz, aditzera ematen da Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak, 2002ko abenduaren 17ko Ebazpenaren bidez, honako kontratu hau esleitu duela:

_Xedea: Barne Ministerioko SAID21 datu baseari lotzeko behar den hardware eta software ekipoa erosi eta Nafarroako Foruzaingoaren bulegoetan paratzea.

_Esleitzeko modua: publizitaterik eta lehiarik gabeko prozedura negoziatua.

_Esleipenaren prezioa: 50.112 euro.

_Esleipen-hartzailea: Marubeni Europe plc.

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hamazazpian._Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusia, Juan Santafé Rodrigo.

Iragarkiaren kodea: A0300525