28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L T S A S U

Behin betiko onespena, 2002. urterako kreditu gehikuntza bidez aurrekontua aldatzeko 15/2002 espedienteari

Altsasuko Udalak, 2002ko azaroaren 29an eginiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen kreditu gehikuntzako 15/2002 espedientea, Udalaren 2002ko aurrekontu arruntean. Guztira, 18.722,19 euro.

Martxoaren 15eko Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 214.2 artikuluari jarraikiz, espediente horren izapidatzea eta onestea aurrekontuen modura egin behar dira, informazio, erreklamazio eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientearen hasierako onespena erabaki zuen Udalak, osoko bilkuran, eta iragarkia 2003ko urtarrilaren 3an argitaratu zen Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, espedientea behin betikoz onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraikiz, iragarkia argitaratzen da.

Altak gastuetan:

Kontusaila: 1 3130 480. Izena: Iragaitzazkoen txartelak. Zenbatekoa: 250,00 euro.

Kontusaila: 1 1210 22605. Izena: Aholkularitza juridikoa kontratatzea. Zenbatekoa: 5.451,15 euro.

Kontusaila: 1 1210 62601. Izena: Informatika ekipoak. Zenbatekoa: 3.550,00 euro.

Kontusaila: 1 2220 13105. Izena: Udaltzainen gauekotasuna/jai egunak. Zenbatekoa: 9.471,04 euro.

Altak diru sarreretan:

Kontusaila: 870. Gastu orokorretako gerakina. Zenbatekoa: 18.722,19 euro.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen kontra honetako bide hauek erabiltzen ahal direla:

_Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Altsasun, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita hamarrean. Alkate andrea, Camino Mendiluze Arregi.

Iragarkiaren kodea: A0301424