28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MURILLO EL FRUTO

Aurrekontuko aldaketa behin betikoz onetsirik

Murillo el Frutoko Udalak, azaroaren 29an egin osoko bilkuran, Udalaren 2002ko aurrekontuko aldaketa (1/2002 espedientea) onetsi zuen hasiera batez.

Espedientea jendaurrean egon da, iragarkia jarrita 2003ko 4. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urtarrilaren 8an, eta inork ez du erreklamazioak aurkeztu; hortaz, behin betikoz onetsita dago. Hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea (202 eta 204. artikuluak) aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Espedienteak aldaketa hauek ditu:

A) Kreditu berezia ematea, 1 441 621 kontusaila, "Ur beltzen kolektorea, Mandurrioko amildegian": 50.362,56 euro. Finantzaketa: Toki Azpiegituren Hirurteko Planak emandakoa, zenbateko hori bera. 75603 kontusaila.

B) Kreditu gehikuntza, 1 443 622 kontusailera, "Hilerrian nitxoak eraikitzea", 806,71 euro. Zenbateko bereko finantziazioa: aurreikusi baino dirusarrera gehiago 755 02 kontusailean, "Herrilan departamentuaren dirulaguntza, zeharbiderako", sortu berria.

C) Kreditu gehikuntzak lotespen burtsa hauetara:

_142. burtsa, 32.465 eurokoa.

_152. burtsa, 1.000 eurokoa.

_154. burtsa, 1.500 eurokoa.

_162. burtsa, 1.000 eurokoa.

Aipatutako gehikuntza guztiak (35.965 euro egiten dutenak) finantzatzeko, "Makalen salmenta" izeneko 56203 kontusailean izan diren aurreikusi baino dirusarrera handiagoak erabiliko dira.

Murillo el Fruton, bi mila eta hiruko otsailaren bostean. Alkatea, Javier Gárriz Gabari.

Iragarkiaren kodea: a0301362