28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L A I B A R

Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorreko aldaketa hasiera batean onetsirik

Ezkabarteko Udalak, 2003ko urtarrilaren 27an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Eraikuntzari buruzko Ordenantza Orokorreko aldaketa, 15, 16, 17, 18, 50, 55 eta 62. artikuluak ukitzen dituena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsita geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Olaibarren, bi mila eta hiruko otsailaren seian. Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: a0301360