28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O I B A R

Oibarko UA-16 unitateko 20. lurzatiko xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Oibarko Udalak, 2003ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Maribel Martínez Aldunatek sustaturiko xehetasun azterlana, A-16 unitateko 20 zenbakiko lurzatian egiteko, egun aurreikusitako lerrokadurak aldatzearren, Agustín Rodríguez Eguilaz arkitektoak prestaturiko proiektuarekin bat.

Uztailaren 4ko 10/1994 Legearen 119. artikuluan ezarritakoari jarraituz, onespen hori jendaurrean egonen da 15 egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta alegazioak aurkez daitezen.

Oibarren, bi mila eta hiruko otsailaren hiruan. Alkatea, Luis María Burguete Lacalle.

Iragarkiaren kodea: a0301352