28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O I B A R

Oibarko arau subsidiarioetako aldaketa puntuala, hiri lurzorua handitzeko 7. poligonoko 542. lurzatian. Hasierako onespena

Oibarko Udalak, 2003ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen, erabateko gehiengoaz:

Lehena._Hasiera batez onestea Oibarko arau subsidiarioetako aldaketa puntuala, katastroko 7. poligonoko 542. lurzatiaren atal bat hiri lurzoru gisa sailkatzeko, P.M. Azcarate Galluésen eta P. Azcarate Iriarteren sozietate irregularrak proposaturik, Oibarko Milagrosa kalean baitu helbidea eta E311708746, berriz, IFZa, Gonzalo Galbete Martinicorena arkitektoak prestatu proiektuarekin bat.

Bigarrena._Espedientea jendaurrean egonen da, hilabetez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietako batean iragarkia paratuta.

Hirugarrena._Jendaurrean egoteko epea iraganik, Udalbatzak behin behineko onespenaren gaineko ebazpena emanen du.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legearen 110 eta 115. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, interesa dutenek Udaletxean azter dezaten, bulego orduen barnean.

Oibarren, bi mila eta hiruko otsailaren hiruan. Alkatea, Luis María Burguete Lacalle.

Iragarkiaren kodea: a0301351