28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A Z T A N

Ebazpen proposamenaren jakinarazpena

30/92 Legearen 59.4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, jakinarazpen publikoa egiten zaio salatuari, Iker Iparraguirre Arburua jaunari, azken helbide ezaguna Zugarramurdiko Lapiztegia karrika, z.g. baitu, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari Buruzko Erregelamendu Orokorra (urtarrilaren 17ko 13/92 Errege Dekretua) hausteagatik, Udaltzaingoko Burutzak izapidatutako 2002093 zehapen espedientearen ildoan.

Frogatutzat jotzen den egitatea: 2002ko uztailaren 31n, 13:43 inguruan, SS-6911-AP ibilgailua salatu zuten Elizondoko Jaime Urrutia karrikako 26an aparkatzeagatik. 13/92 Errege Dekretuko 91.1 artikuluari jarraikiz arau-haustea hau da: "leku debekatuan aparkatzea".

Interesatuari karguen plegua igorrita, alegazioak aurkeztu zituen xedatutako epean eta moduan, baina alegazio horiek ez dituzte egindako eta salatutako egitateak inola ere baliogabetzen; izan ere, "ibilgailuaren titularra nor zen jakin gabean", 2002/08/07an Trafikoko Probintziako Buruzagitzari eskatu zitzaion haren identifikazioa, baita hura eman ere 2002/08/29an. Geroago, 2002/09/13an salaketa jakinarazi zitzaion ibilgailuaren jabe María Concepción Arburua Iparraguirreri eta hark salaketa paratu zen unean ibilgailuaren titularra Iker Iparraguirre Arburua zela erran zuen.

Salatuaren etxean salaketaren jakinarazpena egiteko saioek bitan huts egin ondoan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera igorri zen, baita hura argitaratu ere 149.ean, 2002/12/11n.

Salaketa egin zuen udaltzainaren txostenean, hau eman zen aditzera: salaketa paratu zen unean ez zen inor ibilgailuaren barnean eta lekuan debekatzeko seinale zutikakoak eta etzanak dira.

Salaketa orrian ekintzaren larritasuna eta alegazioak eta frogak aurkezteko epeak adierazten dira argi eta garbi.

Errekurtsoez eta eskudun organoak prozedura ebazteko duen eskumenez den bezainbatean, salaketa orrian ez da horien berri ematen, geroagoko jakinarazpenetan baizik."

Horrenbertzez,

Zehapen proposamena: Trafikoari eta Bide Segurtasunari buruzko 339/90 Legearen 7. artikuluan 68.2 artikuluarekin bat xedatzen denari jarraituz, 30,05 euroko zehapena proposatzen zaio jaun alkateari, bera baita gai honetan eskumena duen organoa.

Interesatuak hamabi egun balioduneko epea du, espedientea ikusirik, komenigarriak iruditzen zaizkion alegazio eta agiriak aurkezteko.

Elizondon, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita hamaikan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0301312