28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E I T Z A

2002ko aurrekontuko aldaketa hasiera batez onetsita

Leitzako Udalak, 2003ko ilbeltzaren 31n egindako batzarrean, 2002ko aurrekontuko aldaketa onetsi zuen hasiera batez.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Leitzan, bi mila eta hiruko otsailaren hiruan. Alkatea, Tomás Azpiroz Alkoz.

Iragarkiaren kodea: A0301288