28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I L L A T U E R T A

Aurrekontuko 1/2002 aldaketa behin betikoz onetsirik

Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesteko erabakia 2002ko 3. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 2002ko urtarrilaren 6an. Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

_Gastuetan kontusail hau sortzea: "432.60111 I. unitatearen urbanizazioa (1. fasea)", 10.823,68 euro egiten duena. Finantzabidea, dirusarreretan orobat sortzen den kontusail honen kontura: "79100 Urbanizazio kuotak (1. fasea)", 10.823,68 euro egiten duena.

_Gastuetan kontusail hau sortzea: "432.60112 I. unitatearen urbanizazioa (2. fasea)", 371.983,34 euro egiten duena. Finantzabidea, dirusarreretan orobat sortzen den kontusail honen kontura: "77002 Partikularren ekarpenak (2. fasea)", 371.983,34 euro egiten duena.

_Kreditu gehikuntza gastuen kontusail honetan: "432.60102 Elizako parkearen urbanizazioa", 19.345,32 euro egiten duena. Finantzabidea: batetik, diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako, 13.335,20 euro egiten duena, eta bertzetik gastuen kontusail honen deuseztapena: "461.62203 S. Migel ermitaren moldaketa", 6.010,12 euro egiten duena.

_2001eko kreditu gerakina ekartzea, gastuen kontusail hauetan: "432.60103 D-1 unitatearen urbanizazioa", 96.817,09 euro egiten duena, eta "432.60104 B unitatearen urbanizazioa", 119.576,42 euro egiten dituena. Finantzabidea: 2001eko ekitalditik dirusarreren kontusail hauek ekartzea: "77000 Partikularren ekarpenak D-1erako", 96.817,09 euro egiten duena, eta "77001 Partikularren ekarpenak Brako", 119.576,42 euro egiten duena.

Villatuertan, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita hamarrean. Alkate udalburua, Silvia Larraona Urra.

Iragarkiaren kodea: a0301278