28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O B A N O S

Aurrekontuko 1/2002 aldaketa behin betikoz onetsirik

Jaun alkateak dekretua eman zuen, 2002ko irailaren 10ean, aurrekontuko 1/2002 aldaketa, kreditu gehikuntzaren bidezkoa, hasiera batean onesteko. Hura 140. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 2002ko azaroaren 20an, eta jendaurreko epea iragan da inork alegaziorik aurkeztu gabe. Horrenbertzez, behin betikoz onetsirik gelditu da.

Gaineratutako kredituak

432.60104. san ignacio karrikako udal parkea. guztira, 97.680,81 euro.

432.60103. Ibarberoa plaza zolatzea. Guztira, 25.692,80 euro.

531.60103. Pontarrón iturria. Guztira, 12.020,24 euro.

Finantzaketa:

870. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako. Guztira, 135.393,85 euro.

Obanosen, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita hamarrean. Alkatea, Fernando Lana Guembe.

Iragarkiaren kodea: a0301273