28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R A

Herrilurrak aprobetxatzeko kanona behin betikoz onartzea

2002ko azaroaren 27an Udalbatzak egindako osoko bilkuran herrilurrak aprobetxatzeko kanona hasiera batez onartzea erabaki zuen.

Kanon hauek 15 egunez jendaurrean egon dira eta ez da erreklamaziorik egin.

Ondorioz, ondoko herrilurren aprobetxamenduen kanonak behin betikoz onartuak ulertzen dira:

_Bordak: 0,63 euro/m2

_Barrakoia: 0,63 euro/m2

_Herrilurren bestelako okupazioak: 0,63 euro/m2

Beran, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita bederatzian. Alkatea, J.J. Goia Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: A0301240