28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O B A N O S

Aldaketa puntuala onetsirik Udal Planeko Hirigintzako Araudian, UC-2 unitateari dagokionez

Obanosko Udalak, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita batean egin osoko bilkuran, hasiera batean eta baldintzapean onetsi du aldaketa puntuala, Udal Planeko Hirigintzako Araudian, UC-2 unitateari dagokionez eta Virginia Mayordomo Rodrigo andreak sustatua, Fernando Tabuenca jaunak prestatutako proiektuari jarraikiz.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Obanosen, bi mila eta hiruko urtarrilaren hemezortzian. Alkate udalburua, Fernando Lana Guembe.

Iragarkiaren kodea: a0301234