28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E L I Z A G O R R I A

2003ko plantilla organikoa

Elizagorriko Udalak 2003ko plantilla organikoa onestea erabaki zuen, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, 2003ko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta harekin bat datorren legedian xedatutakoari jarraituz. Hona hemen:

Administrazio-kontratudunak

Ana Barbarin Jiménez. Idazkaria. Maila: A. Lanpostuaren osagarria: ehuneko 20. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Antzinatasuna: 1988ko abuztuaren 16a. Torres del Rioko eta Armañantzasko Udalekin partekatua.

Espedientea ikusgai dago udal idazkaritzan, interesatuen eskura, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Elizagorrian, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita bederatzian. Alkatea, Ignacio Mangado.

Iragarkiaren kodea: A0301211