28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E L I Z A G O R R I A

2003ko aurrekontu bakarra eta hura betearazteko oinarriak hasiera batez onetsita

Elizagorriko Udalak, 2002ko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, legez eskatutako gehiengoarekin, erabaki zuen hasiera batez onestea 2003ko aurrekontu bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea ikusgai dago udal idazkaritzan, interesatuen eskura, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Elizagorrian, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita bederatzian. Alkatea, Ignacio Mangado.

Iragarkiaren kodea: A0301210