28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

S A N T A K A R A

Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala. Sustatzailea: Udala

Herri honetako Udalak, 2003ko urtarrilaren 21ean egin bilkuran, hasiera batez erabaki zuen, legez ezarritako quorumarekin, Santakarako Arau Subsidiarioak aldatzea; hain zuzen ere, Landalurren katastroko 7. poligonoko 5256. lurzatia, Udalaren jabetzakoa, lurzoru ez urbanizagarrikoa, nekazaritza edo abeltzaintzako ekoizpen ertaineko bilakatzeko, eta nekazaritzako biltegietarako izan dadin.

Hirilurren katastroko 7. poligonoko 55 eta 471. lurzatiei dagokienez, jabetza pribatukoak hauek, hasiera batez erabaki zen, legez ezarritakoa quorumarekin, hauek ere lurzoru ez urbanizagarri izatetik nekazaritza edo abeltzaintzako ekoizpen ertaineko bilakatzea, biek ere eraikuntza sendotuak dituztela kontuan hartuz.

Aldaketa jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, idazkaritzan egon ere, interesatuek edo ukitutakoek alegazioak aurkez ditzaten.

Santakaran, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita zortzian. Alkatea, Daniel Ayabar Gárriz.

Iragarkiaren kodea: A0301209