28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E A T X E

Sareak eta zoladura paratzeko lanen 2. fasea esleiturik

Leatxeko Udalbatzak hau erabaki zuen, 2003ko urtarrilaren 24an egin bilkuran:

"Excavaciones Miguel Eransus, S.L.-Urbanizaciones y Construcciones Urcoba, S.L." aldi baterako enpresen batasunari Leatxe udalerriko hornidura eta saneamendu sareak eta zoladura paratzeko obren 2. fasea esleitzea, 303.729,92 eurotan, BEZa barne eta lau hilabetean egiteko. Haren I.F.Z. B31542418 eta B31408917 da, Miguel Eransus Oscozek ordezkaturik dago eta helbidea Noain-Elortzibarren du, Noain-Ezkirotz industrialdeko R karrikan.

Leatxen, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita zortzian. Alkatea, Javier Iribarren Pérez.

Iragarkiaren kodea: A0301191