28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E A T X E

Ordenantza fiskaletako eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzetako tarifen aldaketaren hasiera bateko onespena, 2003ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izateko

Leatxeko Udalak, 2003ko urtarrilaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi du ordenantza fiskaletako eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzetako tarifen aldaketa, guztiak ere espedientean baitaude. 2003ko urtarrilaren 1etik aitzina izanen du indarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 325. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta, nahi izanez gero, bidezko juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik, ez bada erreklamaziorik aurkeztu, behin betikoz onetsitzat joko dira.

Leatxen, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita zazpian. Alkatea, Javier Iribarren Pérez.

Iragarkiaren kodea: A0301190