28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E A T X E

Udal zergetako karga-tasak, indizeak eta portzentajeak 2003. urterako

Leatxeko Udalak honako karga-tasa, indize eta ehuneko hauek finkatu zituen, 2003ko ekitaldirako, 2003ko urtarrilaren 24an egin osoko bilkuran erabakita:

_Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: Tasa: % 0,35.

_Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: Tasa: katastroko gaurko balioaren % 0,48.

_Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: Tasa: % 2,6.

_Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: indizea: % 1,40.

_Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

1) Benetako igoeraren zenbatekoa zehazteko, sortzapenaren momentuan lurrak zuen balioaren gainean portzentajerik txikiena aplikatuko da (urte batetik bortzera bitarte, % 2,2; 10 urte bitarte: % 2,1; hamabortz urtera bitarte: % 2,0; hogei urtera bitarte: % 2.

2. Hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren kuotak zehazteko, karga tasa bakarra ezartzea zerga-oinarriari: % 11,45.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Leatxen, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita zazpian. Alkatea, Javier Iribarren Pérez.

Iragarkiaren kodea: A0301189