28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Sanduzelaiko etorbidea, 42ko pasabidea iraungitzeko espedientea abiarazirik

Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi delegatuak ondoko ebazpena eman zuen 2002ko urriaren 23an:

RUV 02-URRI-23 (11/UV)

"Egiaztatu denez, oinetakoen moldeak lantzeko tailer gisa erabiltzeko lokala, 1988ko maiatzaren 9ko pasabide lizentzia duena, ez da erabili azken sei hilabete honetan jarduera horretarako; horren ondorioz, erabaki dut pasabide lizentzia iraungitzeko espedientea abiaraztea, eta titularrari ohartaraztea hamar egun dituela espedientean agertu eta bere eskubideen aldeko alegazioak aurkezteko".

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz indarra duen Legearen 59.4 artikuluan eta 59.5 artikuluaren a) idatz-zatian (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, izan litezkeen interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita zazpian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: a0301180