28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Buztintxuriko obren 3. fasea (oinezkoendako eremua, An eta Bn) egiteko prozedura irekia adjudikaturik

Udaleko Hirigintza Gerentziaren Kontseiluak, 2003ko urtarrilaren 24an egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

CGU 03-URT-24 (11/GU)

"Hirigintza Gerentziako Kontseiluak 2002ko urriaren 18an harturiko erabakiaren bidez prozedura irekirako deialdia egin ondotik eta lehiaketan esku hartu duen kontratazio mahaiaren 2003ko urtarrilaren 20ko akta ikusirik, harekin bat etorri eta,

Erabaki da:

1. Buztintxuriko obren 3. fasea (oinezkoendako eremua, An eta Bn) egiteko prozedura irekia adjudikatzea Obrascon Huarte Lain, S.A. merkataritzako enpresari, 1.247.205,76 eurotan, BEZa barne, betiere lehiaketa arautu zuen baldintzen pleguari jarraituz.

2. 1.075.177,38 euroko gastua baimendu eta xedatzea Obrascon Huarte Lain, S.A.ren alde. Zenbateko hori Udalaren Hirigintza Gerentzian indarra duen aurrekontuaren kontusail honetatik aterako da: 30-43222-601010 U.I.2-Iparra."

Erabaki hau ez da behin betikoa administrazio bidean, eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Hirigintzako Udal Gerentziako Kontseiluari edo Iruñeko Udaleko osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita hamaikan. Kontseiluko burua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: a0301179