28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

1/2003 FORU AGINDUA, urtarrilaren 9koa, Osasun kontseilariak emana, Osasun Departamentuaren menpeko fitxategi automatizatuen ezaugarri batzuk aldatzen dituena.

Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organoen esku dauden datu pertsonaleko fitxategi automatizatuak arautzen dituen uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuaren 2. artikuluaren arabera, fitxategien ezaugarrien aldaketa Foru Agindu bidez eginen da; fitxategiaren unitate arduraduna zein departamenturen menpe edo zeini atxikita dagoen, haren kontseilariak emanen du aipatu foru agindua.

Arau hori betez, haien ezaugarriak abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikora egokitzeko, lehenbiziko xedapen gehigarrian ezarririko epea bukatu baino lehen, bidezko da aldaketa hau egitea.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Lehena._Osasun Departamentuaren menpe dauden eta datu pertsonalak biltzen dituzten fitxategi automatizatuen ezaugarri batzuk aldatzea.

Fitxategiaren izena: Bularreko Minbizia Garaiz Atzemateko programa.

Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskribatzeko kodea: 1942456820.

f) Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa: Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Osasun Publikoaren Institutua.

g) Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eskubidea zein unitatetan erabili:

Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Osasun Publikoaren Institutua.

h) Segurtasun neurriak:

Goiko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

Fitxategiaren izena: Kirurgiako Itxaron Zerrendak.

Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskribatzeko kodea: 1942456806.

h) Segurtasun neurriak:

Goiko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

Fitxategiaren izena: Oinarrizko Osasun Laguntzako Zentroen Erabiltzaileak.

Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskribatzeko kodea: 1942456807.

h) Segurtasun neurriak:

Oinarrizko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

Fitxategiaren izena: Ospitaleen Erabiltzaileak.

Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskribatzeko kodea: 1942456808.

h) Segurtasun neurriak:

Oinarrizko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

Fitxategiaren izena: Historia Klinikoak.

Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskribatzeko kodea: 1942456809.

h) Segurtasun neurriak:

Goiko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

Fitxategiaren izena: Nafarroako Osasun Laguntzako Sistemaren Erabiltzaileak.

Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskribatzeko kodea: 1942456817.

h) Segurtasun neurriak:

Oinarrizko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

Fitxategiaren izena: Botika eta Sendagaien Erabilera.

Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskribatzeko kodea: 1942456818.

h) Segurtasun neurriak:

Goiko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

Fitxategiaren izena: Laguntza Itundua, osasun prestazioa.

Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskribatzeko kodea: 1942456819.

h) Segurtasun neurriak:

Goiko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

Bigarrena._Foru Agindu hau Lehendaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Datuak Babesteko Atalera igortzea, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren bederatzian._Osasun kontseilaria, Santiago Cervera Soto.

Iragarkiaren kodea: C3016832