28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

15/2003 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 13koa, Hitzarmen Ekonomikoan aurreikusitako Batzorde Koordinatzailean arituko diren Nafarroako Foru Komunitatearen ordezkariak aldatzen dituena.

Urtarrilaren 31ko 39/2000 Foru Dekretuaren bidez izendatu ziren Hitzarmen Ekonomikoaren 61. artikuluko Batzorde Koordinatzailean arituko diren Foru Komunitatearen ordezkariak. Hitzarmen Ekonomikoa, bestalde, 1990eko uztailaren 31n sinatu zuten Estatuak eta Foru Komunitateak.

Aipatutako Foru Dekretua onetsi zenetik, aldaketak izan dira Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egituran, eta, horren ondorioz, Koordinazio Batzorderako beste ordezkari batzuk izendatu behar dira.

Hori horrela, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hiruko urtarrilaren hamahiruan egin bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._1990eko uztailaren 31ko Hitzarmen Ekonomikoaren 61. artikuluan ezarritako Koordinazio Batzordean, honako kide hauek izanen dira Foru Komunitatearen ordezkari:

_Ekonomia eta Ogasun kontseilaria.

_Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea.

_Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusia.

_Arauen Garapen eta Fiskalitaterako Zerbitzuko zuzendaria.

_Ekonomia eta Ogasun Departamentuko idazkari teknikoa.

_Ekonomia Zerbitzuko zuzendaria.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indarrik gabe gelditzen da urtarrilaren 31ko 39/2000 Foru Dekretua, Hitzarmen Ekonomikoan aurreikusitako Batzorde Koordinatzailean arituko diren Nafarroako Foru Komunitatearen ordezkariak izendatzen dituena.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek 2003ko urtarrilaren 13an hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hamahiruan._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: A0300762