16. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2003ko urtarrilaren 20koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, kimikako lizentziatuen zerrenda bat hauta-proben bidez osatzeko deialdia onesten duena, ondoren, Nafarroako Foru Komunitateko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan sortzen diren premien arabera, 2003, 2004 eta 2005. urteetan, aldi baterako kontratatu ahal izateko.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 2003ko 20an emandako Ebazpenaren bidez, kimikako lizentziatuen zerrenda bat hauta-proben bidez osatzeko deialdia onetsi da, ondoren, Nafarroako Foru Komunitateko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan sortzen diren premien arabera, 2003, 2004 eta 2005. urteetan, aldi baterako kontratatu ahal izateko. Ondoko hauek dira

O I N A R R I A K

1._Deialdia egiten da kimikako lizentziatuen zerrenda bat hauta-proben bidez osatzeko, ondoren 2003, 2004 eta 2005. urteetan, aldi baterako kontratatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan sortzen diren premien arabera. Hori eginen da honakootan xedatutakoari jarraituz: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen sarrerari buruzko Erregelamenduaren 42.2.c) artikulua (1985eko 73. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, ekainaren 17koa), eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen lan baldintzei buruzko Akordioak.

Zerrenda horretako langileak aldi baterako kontratatu ahal izateko baldintza izanen da prestakuntzako lanpostuetan sartzeko kimikako lizentziaturik ez egotea edo, badago, lanpostu horiei uko egitea, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan xedaturikoarekin bat. Izan ere, Foru Dekretu horren bidez, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuko 24. artikuluko 2. idatz-zatia hein batean garatuz, Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako langileen prestakuntza eta hobekuntza profesionala errazten da.

Nolanahi dela ere, kontuan hartuko da, zerrendako aldi baterako langileen kontratazioa egin aitzinetik, halako lanpostuan lan kontratupeko langile finko edo funtzionario izateko egin den edo egitekoa den azken deialdi publikoan hauta-probak gainditu eta lanposturik gabe gelditu den pertsonarik ba ote dagoen; izan ere, egindako azken deialdi publikoa gainditu eta lanposturik gabe gelditu direnek lehentasuna izanen dute aldi baterako lanpostuak betetzeko.

Eskaintza egin ostean edo gisa horretako langilerik ez dagoelako aukera horiek agorturik, aipatu zerrendan dauden pertsonei dei eginen zaie, erdietsitako puntuazioaren arabera.

2._Hautatutako izangaiak administrazio araubidean kontratatzen ahalko dira aldi baterako. Kontratua egiten denean honako hauek xedatutakoari jarraituko zaio: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 88.b) artikulua eta hurrengoak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan langileak administrazio araubidean kontratatzeko arauak ematen dituen urtarrilaren 7ko 1/2002 Foru Dekretua eta aplikagarriak diren gainerako arauzko xedapenak. Lanpostu horri dagozkion lansariak jasoko dituzte, baina ez plantillako funtzionarioek bakarrik jasotzen dituztenak, hala nola antzinatasuna, gradua eta familia laguntza.

Kontratatuak Gizarte Segurantzaren orotariko araubidean sartu eta bertan kidetuko dira; beraz, haien kontu izanen dira dagokien kuota eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren atxikipena, bidezko diren kopuruetan.

3._Izangaiek bete beharreko baldintzak:

a) Espainiako herritarra izatea, edo Europako Batasuneko beste estatu batekoa, edo Europako Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuak direla medio langileen zirkulazio librea aplikatzen duen eremuko estatu batekoa; orobat, espainiarren eta Europako Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek hartzen ahal dute parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, Europako Batasuneko herritarren ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Adinez nagusi izatea.

c) Kimikako lizentziatuaren titulu ofiziala izatea, edo eskuratzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen agiria.

d) Lanpostuaren eginkizunetan aritzeko gorputz eta gogo gaitasuna izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ez egotea.

Espainiako herritartasuna ez duten izangaiek agiria aurkeztu beharko dute, beren Estatuko Funtzio Publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik ez dutela adierazteko.

Baldintza horiek agiri bidez frogatu beharko dituzte hautatu eta kontratatzen diren izangaiek, kontratua izenpetu aurretik horretarako ezartzen zaien unean.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak, eta hauta-probek dirauteino eta kontratatu arte beharko dira bete.

4._Eskabideak

4.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkeztu beharko dira Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Iruñeko Karlos III.a etorbideko 2an) edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren baliabideen bidez. Aipatu eskabideak deialdiko I. eranskinean argitaratutako ereduari lotuko zaizkio, Nafarroako Gobernuaren Argibide Bulegoan eskuratzen ahalko dira (Karlos III.a etorbidea, 2, ataria), eta haietan izangaiek adierazi beharko dute eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela, eskabideak aurkezteko epearen azken eguna baino lehenago.

4.2. %33ko edo hortik gorako minusbalioa aitortua duten lehiatzaileek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako elbarritasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera elbarriak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.

5._Eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

6._Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Lan Harremanen Zerbitzuak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak ikusgai paratuko ditu, Nafarroako Gobernuko iragarki oholean, Iruñeko Karlos III.a etorbideko 2ko atarian. Bertan hauta-probak egiteko tokia eta eguna adieraziko dira. Proba horiek 2003ko martxoaren bigarren hamabostaldian izanen dira (oraindik erabakitzeke dagoen egunean).

7._Hauta-probak zuzenduko dituen epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Alberto Otamendi Saldise jauna, kimikaria, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria.

Mahaikidea: Pedro Zuazu Onagoitia jauna, kimikaria, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Industri Ingurumenaren atalburua.

Mahaikidea: José Miguel Eseverri Anguiano jauna, kimikaria, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Industri Ingurumenaren atalburua.

Mahaikidea: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Langileri Batzordearen ordezkari bat, berak hautatua, Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 3. idatz-zatiko 20. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Mahaikide idazkaria: María José Alvarez Los Arcos andrea, Administrazio Publikoko teknikaria, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Idazkaritza Teknikoko Kontrol Ekonomiko-administratiboaren Ataleko burua.

Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sortzen diren arazo guztiak.

Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake, probetan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan aritzera mugatuko dira eta epaimahaiari horietan baizik ez diote lagunduko.

8._1. Hautapena honako proba hauen bidez eginen da:

a) Lehenbiziko proba: teorikoa, deialdiko II. eransineko gaiei buruz epaimahaiak egindako galdera labur sorta bati idatziz erantzutea.

b) Bigarren proba: buruz buruko elkarrizketa, lanpostuarekiko egokitzapena zehazteko. Epaimahaiak elkarrizketa eginen du lehen proba gainditzen duten izangaietako bakoitzarekin. Bete beharreko lanpostuaren edukiarekin eta eginkizunekin zerikusia duen edozein gairi buruzkoa izanen da elkarrizketa.

2. Probak honela baloratuko dira:

a) Lehenbiziko proba (teorikoa): 90 puntu bitarte. Bazterturik geldituko dira ariketari emandako gehieneko puntuazioaren erdia, gutxienez, erdiesten ez duten izangaiak.

b) Bigarren proba: buruz buruko elkarrizketa. 10 puntu gehienez, eta ez da inor baztertuko.

Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute probetara.

9._Gainditu duten izangaien zerrenda Nafarroako Gobernuko iragarki oholean paratuko da.

10._Hautatzen diren izangaiei deitzen ahalko zaie, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan beharrak sortzen direnean.

Langileei dei egiterakoan, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bateginaren zazpigarren xedapen gehigarrian, 3. idatz-zatian, ezarritakoa (Foru Komunitatean ezgaitasuna duten pertsonek enplegua lortzeari buruzko maiatzaren 31ko 16/2002 Foru Legean emandako idazketaren arabera).

Salbuespen gisa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak zilegi izanen du deialdi honetako gaindituen zerrenda erabiltzea, bertan Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan sortzen diren beharrak betetzeko erabiltzeaz gain, Nafarroako Foru komunitateko Administrazioaren gainerako Departamentuetan edo erakunde autonomoetan (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik) sor daitezkeen beharretarako, kimikako lizentziatu lanpostuak aldi batez betetzeko.

11._Deialdiaren, haren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka gora jotzeko helegitea paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, helegitearen xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan eta lege hura aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean xedaturikoarekin bat. Gora jotzeko helegitearen gaineko ebazpenaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeian._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: .................., adinez nagusia. Nortasun Agiri Nazionala: ........... (edo balio bereko beste agiriren bat), sorteguna: .............., sorterria: ............... (.........), bizilekua (herria, kalea, zenbakia): .............. (.............), karrika ............., posta kodea: ..........., telefonoa(k): .........., zuregana agertu eta

Azaltzen du:

Kimikako lizentziatuen zerrenda bat hauta-proben bidez osatzeko deialdia onetsi dela, 2003, 2004 eta 2005ean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan sortzen diren premien arabera, aldi baterako kontratazioak egiteko, eta deialdi hori 200...(e)ko ........zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu dela, ........aren ....(e)an.

Deialdian eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituela:

a) Kimikako lizentziatuaren titulu ofiziala duela, edo eskuratzeko eskubideak ordaindu izana frogatzen duen agiria.

b) Herritartasunari dagokionez, deialdiko 3. oinarrian xedaturikoa betetzen duela.

c) Lanpostuaren eginkizunetan aritzeko gorputz eta gogo gaitasuna duela.

d) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez dela, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik berezia izan ez dela.

f Baduela minusbaliotasuna, eta horregatik egokitzapena eskatu nahi duela (minusbaliotasunaren nondik-norakoak eta behar diren egokitzapenak aparteko orrian azalduko dira).

f Ezgaitasuna frogatzen duen agiria aurkezten duela, erakunde eskudun batek emana.

(X bat idatzi, behar diren laukitxoetan).

Eskatzen du:

Aipatu deialdian onartua izatea, hauta-probetan parte hartu ahal izateko.

Iruñean, 200...ko .........aren ...........(e)an.

(Sinadura)

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

1._Hondakin kontzeptua. Hondakinen sailkapena. Hondakin motak. Hondakinen produkzioa eta kudeaketa. Hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legea. Hondakinak balioztatu eta suntsitzeko jarduketak eta hondakinen Europako zerrenda argitaratzen dituen MAM/304/2002 Agindua.

2._Hondakin arriskutsuak. Ezaugarriak. Hondakin arriskutsuak sortzen dituzten industri jarduera nagusiak. Hondakin arriskutsuen kudeaketa. Hondakin Arriskutsuen Erregelamendua onesten duen uztailaren 20ko 833/88 Errege Dekretua. 833/88 Errege Dekretua aldatzen duen ekainaren 20ko 952/1997 Errege Dekretua.

3._Hiri hondakinak. Ezaugarriak eta osaera. Hiri hondakinen kudeaketa. Hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legea.

4._Ontzien hondakinak eta ontzi erabiliak. Motak. Ontzien hondakinen produkzioa eta kudeaketa. Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legea. 11/1997 Legea garatu eta betearazteko Erregelamendua onesten duen apirilaren 30eko 782/1998 Errege Dekretua. Produktu fitosanitarioen ontziei buruzko 1416/2001 Errege Dekretua.

5._Nekazaritzako hondakinak. Abeltzaintzako hondakinak. Nekazaritzako Elikagai Industrien hondakinak. Hondakinak sortzen dituzten jarduera nagusiak. Kudeaketa eta tratamendua. Aplikatu beharreko legeria.

6._Olio erabiliak. Olio erabiliak sortzen dituzten jarduera nagusiak. Olio erabilien kudeaketa. Olio erabilien kudeaketa arautzen duen 1989ko otsailaren 28ko Ministerio Agindua. Erabiltzen ez diren ibilgailuak. Erabiltzen ez diren ibilgailuen kudeaketa. Erabiltzetik uztear dauden ibilgailuei buruzko 2000/53/EEE Zuzentaraua.

7._PKB eta PKT. PKB eta PKTen produkzioa eta kudeaketa. Poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta produktu hauek dituzten aparatuak suntsitu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretua. Pilak eta metagailuak. Haien produkzioa eta kudeaketa. Pilen eta metagailuen eta barruan halako produktuak dituzten aparatuen gainekoak arautzen dituen urtarrilaren 19ko 45/1996 Errege Dekretua.

8._Hondakinak botatzea. Zabortegiak diseinatzerakoan kontuan hartu beharreko alderdiak. Hondakinen isurketak ingurumenean eragindako kalteak. Hondakinen suntsipena zabortegietako isurketen bidez erregulatzen duen abenduaren 27ko 1481/2001 Errege Dekretua.

9._Atmosferaren kutsadura. Atmosfera kutsatzen duten jarduera nagusiak eta atmosferaren kutsatzaileak diren beste batzuk. Arazte sistemak. Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak ezarri eta funtzionatzeko betebeharrak zehazten dituen urtarrilaren 14ko 6/2002 Foru Dekretua.

10._Hondakin urak sortu eta ura kutsatzen duten industri jarduerak. Arazte sistemak eta neurri zuzentzaile aplikagarriak. Hondakin ura kolektore publikoetan isurtzeko baldintzak ezartzen dituen martxoaren 15eko 55/1990 Foru Dekretua.

11._Jarduera sailkatuak eta IPPC jarduerak. Jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legea. Ingurumena Babesteko Jarduera Sailkatuei buruzko Erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretua. 32/1990 Foru Dekretua aldatzen duen 304/2001 Foru Dekretua. Kutsaduraren aurkako aurreneurri eta kontrol osatuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea.

Iragarkiaren kodea: A0300839