16. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F A L T Z E S

"Faltzesko herrilarreen aprobetxamendurako Ordenantza" aldatzeko proiektua behin betikoz onestea

Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan xedatutakoa betetzeko, argitara eman da 'Faltzesko herrilarreen aprobetxamendurako Ordenantzaren testu osoa. Ordenantza hori 2002ko abenduaren 18ko osoko bilkuran onetsi zen behin betikoz.

Faltzesen, bi mila eta biko abenduaren hemeretzian. Alkate udalburua, Clemente Amatriain Azcona.

1. 2. artikuluko e) idatz-zatia aldatu da; lehen honela zegoen: "Aziendak Faltxesko Udaleko katastroan inskribaturik edukitzea", eta orain honela geratu da: "Abeltzaintza aritzea eta lanbide horretan ari dela behar bezala frogatzea, Udalaren iritziz. Abeltzaintza ekologikoari dagokionez, azienda Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseiluaren (N.N.P.E.K.) lizentziapean edukitzea eta hurrengo artikuluan aipatutako proiektua aurkeztea".

2. 3. artikulua gehitu da: Abeltzaintza ekologikoa.

Ordenantza honen ondoreetarako, abeltzaintza ekologikoa da Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseiluan (N.N.P.E.K.) inskribatuta dagoena edo horretarako trantsizioan ari dena.

Herrilarreetan abeltzain ekologikorako gordetzen diren lurren aprobetxamendua ematen denean, muino eta laborantzen debekualdiak ezarriko dira, ingurumena hobetzeko eta haien garapen iraunkorra sustatzeko.

Halaber, Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuak baimena eman ondoren, artzaintzan aritu ahal izanen da pinudietan baimenean ezarritakoari lotuz; hau Ordenantzako 13, a) artikuluan ezarritakoaren salbuespena da.

Eskatzaileek memoria edo proiektu bat aurkeztu behar dute eta bertan aprobetxamendua nola ustiatuko duten azaldu, hain zuzen ere aurreko paragrafoetan xedatutakoa betetzen dutela. Faltzesko Udalak onetsi beharko du.

Ustiapen mota hau inork eskatu ezean, abeltzaintza ekologikorako gordetako larreak abeltzaintza tradizionalerako adjudikatu ahal izanen da.

3. 5. artikuluari hirugarren lerroaldea gehitu zaio: Herrilarreak abeltzaintza ekologikorako adjudikatuz gero, proiektuaren lehen epealdia 12 urtekoa izanen da. Hori amaitutakoan, hurrengo epealdia orokorra izanen da 8 urtekoa, aurreko lerroaldean adierazi bezala.

4. 7. artikuluari hauxe gehitu zaio:

Udalak 2001eko azaroaren 30eko osoko bilkuran erabakitakoaren arabera, 2001eko urriaren 1etik 2002ko irailaren 30era bitarteko epealdirako egunerapena honela geratu da:

Vedado 8.383 1.146.130 6.888,38

Carricas 4.173 834.929 5.108,02

Unsón 3.039 864.206 5.193,98

1/2 Cuenca Arriba (54,62%) 3.934 555.526 3.338,70

1/2 Cuenca abajo (45,38%) 3.269 461.570 2.774,09

Val de San Juan 7.314 934.687 5.617,58

El Cajo 7.269 1.479.417 8.891,48

Bergalada eta Rebollos 4.425 1.111.432 6.679,84

1/2 Portillo Abajo 2.812 781.255 4.695,44

1/2 Portillo Arriba 2.812 781.255 4.695,44

Valovero* 5.750 1.471.426 8.843,45

Cabezo* 6.657 609.390 3.662,51

Vedadillo-Coballeta 3.264 596.855 3.587.17

Guztira 63.101 11.628.080 69.886,17

Udalak, 2002ko abuztuaren 5eko osoko bilkuran, Valovero eta Cabezoko bazkatokien azalera aldatzea erabaki zuen, hain zuzen ere 2.489 erregu gordetzeko abeltzaintza ekologikorako: Valoveroko 860 erregu eta Cabezoko 1.629 erregu. Cabezoko bazkatokian 792 erregu pinudi ere badaude.

Valoveroko bazkatokian 860 erregu deskontatu b ehar dira guztira: 14. poligonoko 210. zenbakiko lurzatia (380 erregu) eta 14. poligonoko 204. lurzatiaren %30 (480 erregu).

Cabezoko bazkatokian 1.629 erregu deskontatu behar dira: 14. poligonoko 204. lurzatiaren gainerako %70 (1.121 erregu) eta 14. poligonoko 20. lurzatia (1.206 erregu), eta 15. poligonoko 261. lurzatia (94 erregu). Guztira 2.421 erregu dira, eta haietatik 792 pinudiak dira.

Valovero 5.750 1.471.426 4.890 1.251.351 7.520,77

Cabezo 6.657 609.390 5.028 460.263 2.766,24

Guztira 12.407 2.080.816 9.918 1.711.614 10.287,01

Abeltzaintza ekologikorako erreserba 860 + 1629 = 2.489 220.074 + 149.121 = 369.195 pezeta 2.218,91

Baldin eta Cabezoko pinudietan artzaintzan aritzeko baimena ematen bada, balorazioa aprobetxamendu berriaren arabera eguneratuko da.

5. 24. artikuluko a) atala ("Azienda katastroan edukitzea adjudikazioak dirauen artean") ezabatu da.

6. 28. artikuluaren ordez jarraikoa ezarri da:

Ordenatza hau interpretatzerakoan edo aplikatzean Udalaren osoko bilkuraren egintzen edo erabakien ondorioz sortzen ahal diren gorabehera guztiak ondoko errekurtsoetako bat paratuz ebatziko dira:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina. Aldez aurretik, eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa ezar daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik; edo, bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iragarkiaren kodea: A0213830