16. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2002ko abenduaren 16koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sukaldari izateko 5 lanpostu, C maila edo taldekoak, barne igoerako txanda murriztuan eta oposizio bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, 2002ko abenduaren 16ko Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sukaldari izateko 5 lanpostu, C maila edo taldekoak, barne igoerako txanda murriztuan eta oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi du.

1._Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sukaldari izateko 5 lanpostu, C maila edo taldekoak, barne igoerako txanda murriztuan eta oposizio bidez betetzea da.

1.2. Hauta-probak gainditu ondoren, deialdi honen xede diren lanpostuetarako izendatzen diren langileak C maila edo taldean sartuko dira eta maila eta lanpostu horretarako plantilla organikoan ezarririko lansariak hartuko dituzte. Deialdia baino lehenagoko Departamentu edo erakunde autonomo berean iraunen dute.

1.3. Mailaz igotzeko proba hauetan parte hartzeak ez du ezertan aldatuko langileak izendapenaren aurretik zuen funtzionarioen edo lan-kontratudunen araubide juridikoa. Eskubide pasiboen eta osasun laguntzaren araubide berari ere eutsiko dio.

Baldintza horretatik salbuetsita daude Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera transferitutako funtzionarioak, MUFACEn afiliatu eta, beraz, Estatuaren Klase Pasiboen Araubidearen menpe daudenak. Horiek, mailaz igotzean, nahitaez araubidea utziko dute eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko dira.

1.4. Sukaldari lanpostuetarako izendatzen diren langileak eginkizun beretan arituko dira. Eginkizun berei eutsiko diete, baina, gainera, maila edo talde berriari dagozkionak ere esleitzen ahalko zaizkie.

2._Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako langile finkoa izatea.

b) Abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

c) D maila edo taldeko sukaldariaren edo antzeko lanpostu baterako izendatua izatea.

2.2. Betiere, izangaiek eskabideak aurkezteko epearen azken egunerako bete behar dituzte beharkizun horiek, eta hauta-probek dirauteino eutsi behar diete, harik eta izendatuak izan arte.

3._Eskabideak

3.1. Deialdi honetan parte hartu ahal izateko eskabideak Nafarroako Gobernuko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira, hogeita hamar egun naturaleko epean, hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Aipatu eskabideak deialdian argitaratutako ereduari lotuko zaizkio, Nafarroako Gobernuaren Argibide Bulegoan eskuratzen ahalko dira (Karlos III.a etorbidea, 2, ataria), eta haietan izangaiek adierazi beharko dute eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela, eskabideak aurkezteko epearen azken eguna baino lehenago.

3.2. Elbarriek ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar ditzaketen egokitzapenak eskatu ahalko dituzte, horren beharrik izanez gero. Kasu horretan, eskabidearekin batera aurkeztu duten orri batean adierazi beharko dute zein elbarritasun mota duten eta zein egokitzapen eskatzen dituzten.

3.3. Behar bezala betetako eskabideari, ondoren adierazten diren honako agiri hauek erantsiko zaizkio:

3.3.1. Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua.

3.3.2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kontuan 12 euro ordaindu izana frogatzen duen agiria. Kopuru horrekin espedientearen formalizazioa eta azterketa-eskubideak ordainduko dira.

3.4. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

4._Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatuta eta haien gainean ebazpena emanda, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.

5._Epaimahaia.

Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Julio Sucunza Azcona jauna, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Administrazioaren eta Giza Baliabideen zuzendariordea.

Ordezkoa: Kattalin Ibáñez Baztarrica, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuko Programazio eta Ebaluazio Ataleko burua.

Mahaikidea: Francisco Javier Sarrigurren Jáuregui, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Burlatako Ibaialde Lanbide Heziketako Institutuko Ostalaritza Eskolako Sukaldaritza eta Gozogintza Espezialitateko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa.

Ordezkoa: Carlos Tomás Ruiz Bergara Gil, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Burlatako Ibaialde Lanbide Heziketako Institutuko Ostalaritza Eskolako Sukaldaritza eta Gozogintza Espezialitateko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa.

Mahaikidea: José Manuel Díaz González, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Burlatako Ibaialde Lanbide Heziketako Institutuko Ostalaritza Eskolako Sukaldaritza eta Gozogintza Espezialitateko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa.

Ordezkoa: Juan Antonio Pellicer Lezáun, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Burlatako Ibaialde Lanbide Heziketako Institutuko Ostalaritza Eskolako Sukaldaritza eta Gozogintza Espezialitateko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa.

Mahaikidea: Langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.

Ordezkoa: Langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.

Mahaikide idazkaria: Jesús Angel Sánchez Videgain jauna, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Langileriaren Kudeaketarako Bulegoko burua.

Ordezkoa: Ana Carmen Pérez Montero, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Afera Ekonomikoen Ataleko burua.

Epaimahaia hauta-probak hasi baino lehen eratuko da.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdi honetako oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sor daitezkeen gorabeherak oro.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko. Aholkulari horiek espezialitate teknikoetan aritzera mugatuko dira, eta epaimahaiari horietan baizik ez diote lagunduko.

6._Oposizioaren nondik norakoak.

6.1. Oposizioak atal hauek izanen ditu:

Lehenbizi: Berrogei orduko birziklaia-ikastaro bat, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak antolatua. Lanorduz kanpo eginen da eta izangaiek gainditu egin beharko dute hurrengo ariketara pasatzeko. Horretarako, ikastaroa bukatzean galdera-sorta bat proposatuko da, bakoitzak erantzun batzuk dituela, ikastaroaren edukiaz. Izangaien kalifikazioa gai ala ez gai izanen da.

Bigarren: Ariketa bat. Horretako epaimahaiak sukaldaritzako espezialitateari buruz ezartzen dituen proba praktikoak egin beharko dituzte izangaiek. Proba horietan gehienez ere 50 puntu lortu ahalko dira eta bazterturik geldituko dira 25 puntu eskuratzen ez dituzten izangaiak.

6.2. Oposizioa egiteko, denbora eta baliabide aldetik egokitzapenak eginen dira eskabidean horren eskaera egiten duten elbarriendako.

7._Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta izendapen proposamena.

7.1. Proba praktikoen ariketaren kalifikazioa bukaturik, epaimahaiak probak gainditu dituztenen zerrenda argitaratuko du, Nafarroako Gobernuko iragarki oholean eta egin zireneko tokian, guztira lorturiko puntuen hurrenkerari jarraikiz.

7.2. Epaimahaiak probak gainditzen dituzten izangaiak izendatzeko proposamena igorriko dio Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari.

8._Izendapena eta jabetza hartzea.

8.1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak izendapen proposamenean ageri diren lehiatzaileak izendatuko ditu, eta, hala behar izanez gero, baimena emanen du haiek kontratatzeko, C maila edo taldean sukaldari lanetan aritzeko.

8.2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da izendapena, eta biharamunetik izanen ditu ondorio ekonomiko zein administratiboak. Ondorio guztietarako kargua hartzeko unetzat joko da egun hori, berariazko ekintza egiteko beharrik gabe.

9._Helegiteak.

Deialdiaren, haren oinarrien eta aplikazio egintzen kontra gora jotzeko helegitea paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, helegitearen xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan eta hura aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean xedaturikoarekin bat.

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hamaseian._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Eskaria, Nafarroako Foru Komunitatearen eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko C maila edo taldeko sukaldari izateko 5 lanpostu huts oposizio bidezko barne igoera murriztuaren bitartez betetzeko deialdian, .....(e)ko ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen hartan, parte hartzeko.

1._Norberaren datuak:

Deiturak eta izena

NAN zenbakia

Helbidea

Posta Kodea

Herria

Tel. 1. ............. Tel.: 2. .............. Laneko telefonoa:

2._C maila edo taldeko sukaldariaren datuak:

a) Zer lanposturako izendatu zuten

(X batez adierazi bidezko dena).

f Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionarioa.

f Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera transferitutako funtzionarioa.

f Gizarte Segurantzatik Nafarroako Foru Komunitatera transferitutako estatutupeko langilea.

f Lan-kontratudun finkoa.

b) Egoera administratiboa (X batez adierazi bidezko dena).

f Jardunean (honen baliokidea bada, adierazi zein den)

f Zerbitzu berezietan.

f Eszedentzia berezian haurrak zaintzeko.

c) Gaur egungo destinoa:

Departamentua

Zerbitzua

Atala

Bulegoa

Erakunde autonomoa

Unitatea

d) Zein maila edo taldetakoa den: ............

3._Izenpetzen duenak, bere erantzukizunpean, aditzera ematen du eskabideak aurkezteko ezarrita dagoen epea akitzen den egunean baldintza guztiak betetzen dituela.

4._Elbarritasunik baduela eta, beraz, eransten den egokitzapena eskatzen duela, adierazten diren arrazoiengatik. (Beste orri batean, elbarritasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).

5._Eskabidearekin batera deialdiko 2.2 atalean eskatzen diren agiriak aurkezten dituela.

Horrenbestez,

Eskatzen dut eskabide hau behar den denboran eta moduan aurkeztutzat har dezazula eta horren arabera izenpetzen duena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sukaldari izateko 5 lanpostu, C maila edo taldekoak, barne igoerako txanda murriztuan eta oposizio bidez betetzeko deialdian onar dezazula.

Iruñean, ......(e)ko ..........aren .......(e)an.

Izenpea

FUNTZIO PUBLIKOAREN ZUZENDARI NAGUSIA.

Iragarkiaren kodea: A0213902