16. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A N G U R E N

Zehapenen jakinarazpena

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea hausteagatik Alkatetzak ezarritako zehapenak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinarazi ahal izan ez direnez, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraituz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Espedientea: 2002/205. Jabea: José Luis Sarasola Razquin. Matrikula: NA.9226-AW. Tokia: Anaitasuna, z.g., Mutiloagoitin. Eguna: 2002ko urriaren 17a. Ordua: 20:15. Zenbatekoa: 90 euro. BSL: 39.2. ZEO: 94.2. ORD: 43.i.

Isuna, irmo egin eta ondoko hamabortz egun balioduneko epearen barrenean ordaindu beharko da. Epe hori iraganik isuna ordaindu ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da.

Zehapen horiek ezartzearen kontra errekurtso hauetakoren bat para daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bertzenaz,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Arangurenen, bi mila eta biko abenduaren hemeretzian. Alkate udalburua, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: a0213783