16. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A Z T A N

Herrilurraren desafektazioa

Baztango Udaleko Batzar Nagusiak ondoko herrilur hau hasiera batean desafektatzea erabaki zuen, 2002ko abenduaren 26an egin bilkura arruntean:

Astabide alderdian dagoen lurra, 4.749 metro karratu dituena; 44. poligonoko 214. lurzatiaren puska bat da.

Desafektazioaren xedea da lur hori trukatzea Jesús Iriarte Bañez jaunaren jabetza partikularreko beste batzuekin: Astabide alderdia, 49. poligonoko 209 eta 213. lurzatiak, 4.749 metro karratukoa.

Espedientean dauden peritu agirietan deskribatzen dira lurrak.

Aditzera ematen da, bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, hilabeteko epean.

Elizondon, Baztanen, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita bian. Batzarburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0300886