16. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z I Z U R

Lurzatiak enkantean

Alkatetzak 2003ko urtarrilaren 23an eman ebazpenaren bitartez, Paternaingo S.4 sektoreko B etxe-sailean, B-1etik B-7 bitarteko lurzatiak besterentzeko enkante irekia arautuko duten baldintza administratibo partikularren plegua onetsi zen. Bertan, babes ofizialeko 7 etxebizitza eginen dira.

1. Kontratuaren xedea:

B-1 193 84 210 174,25

B-2 150 84 210 163,50

B-3 150 84 210 163,50

B-4 165 84 210 167,25

B-5 165 84 210 167,25

B-6 165 84 210 167,25

B-7 165 84 210 167,25

Guztira 1.153 1.470 1.170,20

Eraikigarriak beheko solairuan, lehenengoan eta solairuartean; erabilera: babes ofizialeko 7 etxebizitza, 90 metro karratukoak, % 1 edo 2ko margenarekin, nahitaez 65 metro karratu erabilgarri dituen trastegela eta garajearekin.

2. Hasierako prezioa: 7.712,50 euro; goraka hobetu ahalko da.

3. Bermeak: lizitatzaileek 154,25 euroko behin-behineko fidantza utzi beharko dute; hau da, ondasunaren balioaren % 2. Orobat, behin betiko fidantza ere utzi beharko dute: errematearen % 4.

4. Agiriak eta argibideak jasotzeko tokia: Zizur Zendeako Udaletxean, Gazolatzen baitago (tel.:948-353053) edo 012 telefonoan.

5. Eskaintzak aurkezteko azkeneko eguna: hogeita seigarren egun naturalean bukatuko da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Proposamenak postaz igortzen baditu lizitatzaileak, zer egun eta ordutan egin zuen egiaztatu beharko du, kontratazio organoari idazkia bidalita, faxez edo telegramaz, betiere aurkezteko epea bukatzen den egun eta orduen barnean. Baldintza horiek bete ezean ez da epez kanpo iristen den proposamenik onartuko.

6. Aurkezteko tokia: Zizur Zendeako Udaleko erregistro orokorrean, goizeko bederatzietatik eguerdiko ordu bietara, astelehenetik ostiralera.

Gazolatzen, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita hiruan. Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: A0300885