16. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A R D E

Zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat lan-kontratuarekin betetzeko deialdira aurkeztutako izangaien behin-behineko zerrenda

Gardeko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat lan-kontratu finkoarekin eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 5. oinarrian ezarritakoa betetzeko, Gardeko Udaleko alkate udalburuak ebazpen hau eman zuen:

1._Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda hau onestea:

Onartuak:

CAMPION GASTON, JOSE IGNACIO

GLARIA MAINZ, SANTIAGO

Baztertuak: inor ez.

2._Hamar egun balioduneko epea ezartzen da, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, erreklamazioak aurkeztu eta akatsik egin bada, horiek zuzentzeko.

Garden, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeian. Alkate udalburua, José Javier Echandi Sarriés.

Iragarkiaren kodea: A0300882