16. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, aholkulari ekonomiko izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian, Mairagako Mankomunitatean ari dadin

Batzorde iraunkorrak 2002ko abuztuaren 7an hartu erabakiaren bidez, deialdia onetsi zen, aholkulari ekonomiko izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Mairagako Mankomunitatean ari dadin.

Deialdi hori 2002ko 105. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abuztuaren 30ean.

2002ko urriaren 14an eman eta 2002ko 139. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, azaroaren 18an argitaratu zen ebazpenaren bidez, onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Erreklamazioen epea bukaturik, bidezko da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Ebatzi dut:

Lehenbizi._Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea, aholkulari ekonomiko izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdikoa, Mairagako Mankomunitatean ari dadin.

Onartuak:

ARMENDARIZ MARQUINA, FAUSTINO

DIAZ DE CERIO GARCIA, DAVID

ECHEVERRIA CERDAN, JOSE ANTONIO

ITURRIA ARRIAZU, EVA MARIA

IZCUE ISTURIZ, MARIA CARMEN

MORENO ORDUÑA, KAREN

NAVARRO IBAÑEZ, MARIA JOSE

PALACIOS LUYANDO, BLANCA

PERNAUT GASTON, DAVID

Baztertuak:

LANDA ELIZALDE, ANA BELEN: Deialdiko 2. oinarriko 2.1 b) atalean eskatutako titulazioa ez edukitzeagatik.

REYES YANGUA, IDOIA: Deialdiko 2. oinarriko 2.1 b) atalean eskatutako titulazioa ez edukitzeagatik.

SOLA SOLA, MARIA UJUE: Deialdiko 2. oinarriko 2.1 b) atalean eskatutako titulazioa ez edukitzeagatik.

Bigarren._Dei egitea izangaiei deialdiko lehenbiziko ariketa egitera ager daitezen, 2003ko otsailaren 24an, goizeko bederatzietan, Mairagako Mankomunitatearen bulegoan (San Salvador, 11-behea).

Izangaiek Nortasun Agiri Nazionalarekin agertu beharko dute, edo nortasuna frogatzeko agiri baliokideren batekin.

Hirugarren._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita batean. Mankomunitateko burua, Javier Santalla Prieto.

Iragarkiaren kodea: A0300810