16. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L A K U N T Z A

Desjabetzapen prozeduraren hasiera

Lakuntzako Udalak, 2002ko azaroaren 29ko osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen, besteak beste:

1. Lakuntzan biltzontzitik herrirainoko ur hornidura sarea berritzeko lanen proiektu teknikoa onestea. Proiektua udal arkitektoek prestatu dute eta abuztuaren 26an ikus-onetsi zen. Bertan biltzen dira obraren nondik-norakoak, ukitutako alderdiak eta ondasun eta eskubideen zerrenda.

2. Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 10. artikuluak eta harekin bat heldu direnek eta arlo bereko Erregelamenduak Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 1990eko uztailaren 2ko Foru Legearen 215.2aren gainean diotenari jarraikiz, tokiko obren eta zerbitzuen planei buruzko obra proiektuak onesteak berarekin dakar ukitzen dituzten ondasun eta eskubideen onura publikoa eta ondasun horiek okupatu beharra deklaratzea, nahitaezko desjabetzapena egiteko.

3. Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzapenaren prozedura abiaraztea eta aipatu proiektuaren onespenak berarekin dakarren onura publikoa eta okupatu beharra deklaratzea.

4. Proiektuak ukituko dituen ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua onestea eta erabaki honen eranskinean gehitzea.

5. Erabaki hau jendaurrean jartzea hamabost egunetarako, ukitutakoek egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, betiere Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 19. artikuluak eta harekin bat datozen arlo bereko Erregelamendukoek diotenaren arabera. Horretarako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Nafarroan zabaltzen den egunkarietako batean eta Udal honetako iragarki oholean argitaratuko da. Halaber, ukitutakoei zuzenean jakinaraziko zaie.

Lakuntzan, bi mila eta biko abenduaren bederatzian. Alkatea, Sokorro Artieda Flores.

E R A N S K I N A

Aipatu proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda

1 42 Alfonso Larrañaga Goñi 10,68 65,08 _

Madalen, 1._Lakuntza

1 43 Alfonso Larrañaga Goñi 19,96 85,12 _

Madalen, 1. _ Lakuntza

1 45 José Andueza Ezcurdia 34,68 135,01 _

Abarrategi, 30. _ Lakuntza

1 46 Socorro Artieda Flores 6,31 83,19 _

Mañueta, 26. _ Lakuntza

1 47 Cristóbal Fuentes López Goicoechea 24,28 155,06 _

Zumardi pasealekua, 3. _ Donostia

1 48 Hnos. Garciandía Insausti _ 29,04 _

Juan XIII.aren plaza, 2. _Lasarte (Gipuzkoa)

1 49 Cristóbal Fuentes López Goicoechea 36,70 281,10 _

Zumardi pasealekua, 3. _ Donostia

1 55 Cristóbal Fuentes López Goicoechea 97,59 655,94 _

Zumardi pasealekua, 3. _ Donostia

1 57 María Isabel Pellejero Echalecu 115,89 898,22 4

Madalen, 28. _ Lakuntza

1 58 Eusebio Liciaga Turumbay 74,16 497,85 _

Landegas Berri, 15. _ Donostia

1 94 María Letamendía Vergara 326,52 2.818,87 _

Uriz, 47._Lakuntza

1 95 Ignacio Barrena Gurudiaga 27,44 138,67 _

Ezezaguna. _ Hernani

1 96 Martín Lizarraga Mendinueta 278,90 1.955,18 _

Mendigain, 1._Lakuntza

Teresa María Lizarraga Mendinueta

1 97 Felipe Andueza Artieda 102,15 764,11 _

Abarrategi, 1. _ Lakuntza

1 98 María Nieves Miranda Razquin 21,06 165,04 _

Ezezaguna

1 99 Miguel Flores Arregui 154,95 1.261,20 _

Estafeta, 15. _ Lakuntza

1 101 Lakuntzako herrilurra 103,94 906,45 6

1 266 Nafarroako Foru Komunitatea 89,15 751,23 _

San Ignazio etorb., 3._Iruña

2 977 José Artieda Arregi 33,76 90,96 _

San Ignazio, 5-2.º _ Ibarra (Gipuzkoa)

2 978 José María Lanz Garciandía 20,46 106,30 _

2 985 Cándida Lazcano Azpíroz 106,32 377,78 _

Uriz, 13. _ Lakuntza

2 986 Milagros Garciandía Lacunza 36,15 159,96 _

Kainada, 6. _ Irurtzun

Teresa Garciandía Lacunza

Trinidad, 9. _ Irurtzun

2 987 Presentación Fuentes Astiz 17,82 90,18 4

Zumardi pasealekua, 3. _ Donostia

Iragarkiaren kodea: A0213598