16. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Nahitaezko desjabetzapenari buruzko espedientearen hasiera eta STR San Juan izeneko azpiestazio elektrikoa U.I. XI.-Berichitosen paratzeko plan bereziak ukitutako ondasun eta eskubideen eta jabeen zerrenda zehatz eta banan-banakoaren behin-behineko onespena

Iruñeko Udalak, 2002ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 02-ABE-19 (14/CU)

"Iruñeko HAPOko U.I. XI.-Berichitosen San Juan azpiestazio elektrikoa paratzeko plan berezia ikusirik, 2002ko azaroaren 21eko osoko bilkuran onetsi baitzen, hau erabaki da, plan horretako zehaztapenak gauzatu ahal izateko:

1. Nahitaezko desjabetzapenari buruzko espedientea hastea eta plan bereziak ukitutako ondasun eta eskubideen eta jabeen zerrenda zehatz eta banan-banakoa behin-behinekoz onestea. Hauxe da:

Udalerria: Iruña. Finkak: PA eta PA1. Poligonoa: 3. Lurzatia: 9055. Azalera: 5.874 metro karratu. Ukitutako azalera: 144 metro karratu. Titularra eta helbidea: Socorro, Ana María, Estanislao eta Miguel de la Cuadra Salcedo. Vianako printzearen plaza, 4, 31002 Iruña (Nafarroa). Alderdia: Biritxitu. Mota: Hiri-finka.

Udalerria: Iruña. Finkak: PA eta Pa-2. Poligonoa: 3. Lurzatia: 9056. Azalera: 1.466 metro karratu. Ukitutako azalera: 1.318 metro karratu. Titularra eta helbidea: María Milagros Górriz Huarte. Alderdia: Biritxitu. Sarasate pasealekua, 36-6.a D, 31001 Iruña (Nafarroa). Mota: Hiri-finka.

Udalerria: Iruña. Finkak: PA eta Pa-3. Poligonoa: 3. Lurzatia: 9057. Azalera: 4.941 metro karratu. Ukitutako azalera: 187 metro karratu. Titularra eta helbidea: Joaquina Miquele Zoco. Kale Nagusia, 6-7.a C, 31600 Burlata (Nafarroa). Alderdia: Biritxitu. Mota: Hiri-finka.

Udalerria: Iruña. Finkak: PA eta Pa-4. Poligonoa: 3. Lurzatia: 9058. Azalera: 1.400 metro karratu. Ukitutako azalera: 295 metro karratu. Titularra eta helbidea: María Soledad Victoria Guembe Urtiaga. Camino Ancho, 18, 28950 Moraleja de en Medio (Madril). Joaquín Valencia Asurmendi eta Raquel Rabanal Galbarra. Paulino Caballero, 29-2.a, 31003 Iruña (Nafarroa). Construcciones Barbería, S.A. Imaz anaien kalea, 9-1.a ezk., 31002 Iruña (Nafarroa). Alderdia: Biritxitu. Mota: Hiri-finka.

Udalerria: Iruña. Finkak: PA eta Pa-5. Poligonoa: 3. Lurzatia: z.g. Ukitutako azalera: 1.419 metro karratu. Titularra eta helbidea: Iruñeko Udala. Udaletxeko Plaza, 31001 Iruña (Nafarroa). Alderdia: Biritxitu. Mota: Hiri-finka.

2. Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. izendatzea desjabetzapenaren onuradun.

3. Ondasun eta eskubideak okupatu beharrekoak direla deklaratzea.

4. Ondasunen eta jabeen zerrenda hori aditzera ematea, iragarki oholean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitatea zabalpen handiena duten egunkarietako batean argitaratuta, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu eta hamabost eguneko epean interesatuek alegazioak aurkez ditzaten, okupazioaren bidezkotasunaz edo ondasunen eskuragarritasunaz hala nola egoera material edo legezkoaz.

5. Desjabetzapenak ukitutako ondasunen okupazioa presakoa dela deklaratzeko eskatzea Nafarroako Gobernuari eta, horretarako, espedientearen kopia igortzea hari".

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hogeita zazpian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0214048