16. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C I N T R U E N I G O

I industria poligonoko lur batzuk birkalifikatzea

Udalak, 2002ko abenduaren 5ean egindako osoko bilkura arruntean, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, bertzeak bertze:

Industria Batzordeak Industria Poligonoko lur batzuen kalifikazioa aldatzeko prozedurari ekitea proposatu zuen boz batez; gaur egun lurrok industriako eta hirikoak dira eta aldaketaren ondoren nekazaritzakoak.

Nekazaritzako biltegiak eraikitzeko lurrak eskatu dira eta aldaketa horrek ez du eragin handirik izanen industria erabileran, lurzatiak 1.980 metro koadro ditu eta.

Hauxe erabaki da boz batez:

1. Cintruenigoko Udal Planaren aldaketa puntuala hasiera batez onestea, hain zuzen ere hiriko industria erabilerako 1.980 metro koadroko lurzatia nekazaritzako nabeak eraikitzeko erabili ahal izatea ekarriko duen aldaketa.

Cintruenigon, bi mila eta biko abenduaren hogeita hiruan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0214052