16. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z I O R D I A

Bidea desafektatzeko espedientea

Ziordiko Udalak, 2002ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen bide bat desafektatzeko espedientea abian jartzea, hain zuzen ere lurzati berrantolamenduko bidearen tarte bati dagokiona, Ziordiko Katastroko 1. poligonoko 1, 2, 49 eta 50. lurzatien artean doana. Aitzkibel Routte, S.L. da sustatzailea eta helburua, berriz, hornitegia egitea. Bidea ukiturik suertatuko da eta 49 eta 50. lurzatien hegoaldean barna eraman beharko da. Enpresak berak egin beharko du lan hori eta bukatutakoan erabilera publikoari itzuli.

Aditzera ematen da, ukituta gelditzen direla uste dutenek hilabeteko epean bidezko alegazioak egin ditzaten.

Ziordian, bi mila eta biko abenduaren hemezortzian. Alkatea, Patxi Bengoetxea Morante.

Iragarkiaren kodea: A0214037