16. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L A B A I E N

2003ko karga-tasak

Beintza-Labaiengo Udalak, 2002ko abenduaren 19ko osoko bilkuran, ondoko erabaki hau hartu zuen:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatutakoarekin bat, 2003. urterako honako karga-tasa hauek ezartzea erabaki da:

1._Hirilurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,21.

2._Landalurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,41.

3._Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: ehuneko 2.

4._Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarririko gehieneko portzentajeak aplikatzea. Karga tasa: ehuneko 20.

5._Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1 indizea.

Erabaki hauek 2003ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

6._Erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean argitaratzea, orok jakin dezan, eta ohartaraztea erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat jartzen ahal dela:

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik aitzina.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik; aldez aurretik, kasua bada, eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa, Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean.

Beintza-Labaienen, bi mila eta biko abenduaren hogeian. Alkatea, Francisco Javier Vértiz Erasun.

Iragarkiaren kodea: A0214033