16. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ESPARTZA-ZARAITZU

Udal zergetako karga-tasak, indizeak eta portzentajeak 2003. urterako

Espartza-Zaraitzuko Udalak, 2002ko abenduaren 5ean egin osoko bilkuran, honako karga-tasa, indize eta portzentaje hauek finkatu zituen 2003ko ekitaldirako:

1. Hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa % 0,297 izanen da.

2. Landalurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa % 0,8 izanen da.

3. Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.

4. Eraikuntza, obra eta instalazioen gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa % 2 izanen da.

5. Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legeko 175 eta 176. artikuluetan ezarri gutxieneko portzentajeak aplikatuko dira.

6. Zirkulazioaren gaineko zergaren zerga-tasa Foru Legeak onesten duen bera izanen da.

7. Zaborbilketaren tasa: Eska-Zaraitzu H.H.S. Mankomunitateak finkatzen duena.

8. Uraren tasa: urteko kuota finkoa, 12,02 euro; kontsumitutako metro kubikoa, 0,30 euro.

9. Udalaren gainerako tasa eta prezio publikoek bere hartan segituko dute.

Erabaki hauek 2003ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Erabaki horien aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Espartza-Zaraitzun, bi mila eta biko abenduaren hamarrean. Alkate udalburua, Alejandro Ramírez Ramírez.

Iragarkiaren kodea: A0213823