16. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A L A R

2003ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak

Galar Zendeako Udalak, 2002ko abenduaren 12an egin bilkuran, karga-tasa, indize eta portzentaje hauek onetsi zituen 2003rako, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa betetzeko:

Zergak:

Hirilurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,10.

Landalurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,10.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,4 indizea.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: ehuneko 5, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: ehuneko 8ko karga-tasa, balio errealaren igoerari Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gutxieneko portzentajeak aplikatu ondoren ateratzen den zerga oinarriaren gainean.

Tasak eta prezio publikoak:

Ezkirotz eta Getze-Galarko udal igerilekuak:

Kiroldegia eta igerilekua:

8 urte bitartekoak: dohainik.

9tik 14 urte bitartekoak:

a) Erroldatuak: 34 euro.

b) Erroldatu gabeak: 66 euro.

15 urtetik gorakoak:

a) Erroldatuak: 55 euro

b) Erroldatu gabeak: 127 euro.

Erretiratuak eta pentsiodunak:

a) Erroldatuak: 32 euro.

b) Erroldatu gabeak: 78 euro.

Igerilekurako bakarrik:

8 urte bitartekoak: dohainik.

4tik 8 urte bitartekoak (erroldatu gabeak): 37 euro.

9tik 14 urte bitartekoak:

a) Erroldatuak: 21 euro.

b) Erroldatu gabeak: 50 euro.

15 urtetik gorakoak:

a) Erroldatuak: 35 euro.

b) Erroldatu gabeak: 82 euro.

Erretiratuak eta pentsiodunak:

a) Erroldatuak: dohainik.

b) Erroldatu gabeak: 36 euro.

Pistak alokatzea:

Pala edo frontenisa: 8,60 euro/ordua.

Jokalariak bost badira, 2,15 euro gehiago kobratuko da, bosgarren hori dutxatzen bada.

Argia erabiltzen bada 4,50 euro gehiago kobratuko da.

Futbitoa eta saskibaloia: 21,50 euro/ordua.

Argia erabiltzen bada 4,50 euro gehiago kobratuko da.

Squash-a: 4 euro/ordua.

Beste 1,50 euro gehiago kobratuko da argia erabiltzen bada.

Jokalariak hiru badira, 2 euro gehiago kobratuko da, hirugarren hori dutxatzen bada.

Getze-Galarren, bi mila eta biko abenduaren hamaseian. Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: A0213605