III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
G E S A L A T Z
Karga-tasa
Gesalazko Udalak, 2002ko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, 2003ko karga-tasak, indizeak eta portzentajeak zehaztea erabaki zuen. Hona hemen:
Hirilurraren gaineko kontribuziorako karga-tasa: ehuneko 0,25.
Landalurraren gaineko kontribuziorako karga-tasa: ehuneko 0,35.
EIOZaren karga-tasa: ehuneko 3.
Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren indizea: ehuneko 1.
Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: koefizientea, urte tarteen arabera: ehuneko 3 aplikatuko da urte tarte guztietan.
Tarte guztietako zerga tasa: ehuneko 15.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak sor ditzan.
Gesalatzen, bi mila eta biko abenduaren hamaseian. Alkatea, Oscar Vidaurre Azcona.
Iragarkiaren kodea: A0213799