16. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ARTAXOA ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

E D I K T U A

Artaxoa aldeko gizarte zerbitzu oinarrizkoa osatzen duten udalen arteko batasunak, Larraga, Berbintzana, Miranda-Arga eta Artaxoako Udalek osatua, 2003an indarra izanen duten ordenantza fiskalak onetsi zituen hasiera batez, 2002ko abenduaren 16an egin bilkuran, legez eskatutako quorumarekin.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jendaurrean egonen dira ordenantza horiek hogeita hamar egunez, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Epe hori iraganik, ez bada erreklamaziorik aurkeztu, behin betikoz onetsitzat joko dira.

Artaxoan, bi mila eta biko abenduaren hamazazpian. Mankomunitateko burua, Jesús Zabalegui.

Iragarkiaren kodea: A0213798